Jolasen eta jostailuen erakusketa berezia egingo dute asteburuan Ludotekan

Maddi Txintxurreta

Haurrak eta helduak, Ludotekan. (Zumaiako Udalak)

Larunbatean eta igandean, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat egokiak diren jolasen zein jostailuen erakusketa izango da Ludotekan. 17:00etatik 19:30era bitartean egongo da zabalik.

Asteburu honetan jolas eta jostailu erakusketa berezi bat antolatu dute Ludotekan. Ekimena 4 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta dago bereziki, eta adin tarte horretarako egokienak diren jolasak zein jostailuak ikusgai jarriko dituzte.

Saio hauen bidez, haurrek zein helduek jolas desberdinak zuzenean ezagutzeko eta horiekin jolasteko aukera zabala izango dute. Horrez gain, bisitariek kasu bakoitzean jolas egokienak aukeratzeko laguntza jasoko dute, hezitzaileen aholkuei esker.

Erakusketa bihar eta etzi egongo da zabalik, 17:00etatik 19:30era bitartean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, asteburuan ez da ohiko Ludoteka zerbitzurik eskainiko; horren ordez, bertaratzen direnei orientazioa eta aholkularitza eskaintzen ariko dira hezitzaileak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide