Idoia Rodrigo zumaiarraren margolanak ikusgai daude Alondegiko Oxford aretoan. Atzo, osteguna, inauguratu zuten erakusketa berria, eta abenduaren 13ra bitartean egongo da zabalik. Erretratuak marrazten ditu Rodrigok, denak ere estilo errealistarekin. Horiek guztiak oleo teknikaren bitartez egiten ditu.
Erakusketa 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita egunero, eta 12:30etatik 14:00etara eta 18:30etatik 20:30etara asteburu eta jaiegunetan.
