Laura Penagos Rodriguez aktoreak Putaren bakarrizketa eroetxean antzezlanaren emanaldia eskainiko du martxoaren 7an, ostegunez, 18:30ean Zumaiako Emakumeon Etxean. Saioa euskaraz izango da.
Zuzendaria: Victor Iriarte. Aktoreak: Lola Dueñas, Manuel Egozkue, Ana Torrent. Generoa: drama. Urtea: 2023. Herrialdea: Euskal Herria. Vera (Lola Dueñas) gaztea zenean, ezin izan zuen bere semearen ardura hartu eta adopzioan eman behar izan zuen. Cora (Ana Torrent) gaztea zenean, bere medikuak esan zion ezingo zuela seme-alabarik izan eta adoptatuz bakarrik osa zezakeela familia bat. Biek partekatzen dute Egoz (Manuel Egozkue) izeneko haur baten ama izatearen esperientzia. Orain, bi emakumeak Portugalen elkartuko dira beren bizitzaren historia errepasatzeko eta beren patuak berridazteko. Martxoaren 7an, 19:00etan, Aita Mari zineman.