Apirilak 14, igandea 08:00. Goiz soinua, Zumai txarangarekin. 11:00. Santelmoetako XXI. Scalextric Txapelketa, Oxford aretoan. 12:00. Zaldi lasterketak, Itzurun hondartzan. 12:00. Sutan txarangaren kalejira. 16:30. Santelmoetako XXI. Scalextric Txapelketa, Oxford aretoan. 17:00. Jolasak eta tailerrak, Eusebio Gurrutxaga plazan. 18:00. Sutan txaranga. 18:30. Trainerillen estropadak, gizonen XXXIX. San Telmo saria eta emakumeen X. San Telmo saria. 19:00. Babarrunba taldearen kalejira. 22:00. Sukar taldearen erromeria. 00:00. Bandera jaitsieraren ekitaldia, Kofradian.
XXI. Scalextric txapelketa jokatuko da apirilaren 14an, San Telmo jaietako egitarauaren barruan. Alondegia kultur etxeko Oxford aretoan egingo da, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara.
XV. Zaldi lasterketak jokatuko dira apirilaren 14an, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Itzurun hondartzan. Jabitoren oroimenezko hirugarren aldi hau santelmoetako repetizioen barruan sartzen da.
Bizijolas haur parkea egingo da igande arratsaldean Eusebio Gurrutxaga plazan, santelmoetako repetizioen barruan. 17:00etatik aurrera.
Zumaiako Fototeka elikatzeko 2023an egin zen deialdian jaso ziren argazkiez osatutako erakusketa izango da apirilaren 11tik 23ra Alondegiko Oxford aretoan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
Zuzendaria: Joaquin Mazon. Aktoreak: Leo Harlem, Juan Manuel Montilla 'El Langui'. Generoa: komedia. Urtea: 2024. Herrialdea: Espainia. Toni, gizon kaskagogorra, ezkongabea eta seme-alabarik gabea, umeengandik ihesi doa kosta ahala kosta. Bere bizitzak ustekabeko bira ematen du arreba hiltzen denean, eta gauetik goizera adoptatutako bost seme-alaben behin-behineko tutore bihurtzen da: bakoitza herrialde eta jatorri desberdinekoa. Tonik aurre egin beharko die mundu modernoko desberdintasun kulturalei eta aitatasun-erronkei, eta benetako familia norberak aukeratzen duena dela ohartuko da. Apirilaren 12, 13, 14 eta 15ean, 19:30ean. Apirilaren 13an 17:00etan ere bai.