Lur Kortaren Ipuinekin jolasean ipuin kontaketa saioa izango da apirilaren 16an, 17:30ean, Haur liburutegian. 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa da.
Uxue Alberdik gidatzen duen Zumaiako irakurle taldeak Jon Benitoren Lagun minak liburuaren inguruan jardungo du apirilaren 16an, asteartea, 18:00etatik aurrera Alondegiko Moila gelan. Idazlea bera izango da saioan
Aromaterapia lagungarria da bizitza kontzienteagoak izan, toxikotasunak gutxitu eta landareen indarrez jabetzeko. Horren inguruan arituko da Itziar Etxeberria Biotxik, aromaterapiaren onurez eta egunerokotasuneko ongizate eta emozioak eraldatzeko duen gaitasunaz.
Zumaiako Fototeka elikatzeko 2023an egin zen deialdian jaso ziren argazkiez osatutako erakusketa izango da apirilaren 11tik 23ra Alondegiko Oxford aretoan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.