mar 03 Kultura
Etxeberria anai-arrebek literaturarekiko grina partekatzen duten arren, oso bide desberdinak aurkitu dituzte. Poesiak betidanik piztu izan dio arreta Martini (Zarautz, 1974), eta Xabierrek (Zarautz, 1974), berriz, gazteentzako nahiz helduentzako eleberriak idazten ditu. Bikiek, baina, beren barne munduak uztartzean, komikiak sortzen dituzte. Haien arreba Aitziberrek (Zarautz, 1973), bestalde, bere barnean dituen ideia txikietatik abiatuta sortzen ditu kontakizunak.