2020 ira 25 Zumaia
Sartu gara udazkenean, eta iritsi da Udako I. Argazki Lehiaketako irabazleak aukeratzeko unea. Batetik, epaimahai batek esango du bere iritziz zein den argazki onena. Bestetik, atari honetako erabiltzaileek ere botoa emateko aukera edukiko dute, Ikusleen Saria banatzeko. Hiru boto eman ahalko dira, urriaren 1a baino lehen.
Gainera, botoa ematen duten guztien artean sari bat zozkatuko da: Goiz Argazkien eskutik, argazki handitzea eta formatu berri batean egokitzea.
Ikusleen Saria jasotzen duen argazkilariak, berriz, Sastarrainen bi lagunentzako zaldiz ibilaldia irabaziko du.