1 2 3 »

Eskela

Benantxio Otaegi Orbegozo

(apaiza)

-Goian bego-

Atzo hil zen, 81 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.

Bere anai-arrebak: Maria Jesus eta Juan Manuel (†), Jose Luis eta Olatz, Karmelo eta Maria Carmen, Mertxe eta Jose Mari; ilobak: Ignacio, Miguel, Mireia, Ibon, Olatz, Maialen, Izaskun, Maite, Jokin eta Xabier; lehengusuak eta gainerako ahaideak.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR, ASTEAZKENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, Elgoibarko SAN BARTOLOME parrokia-elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

Azpeitian, 2024ko ekainaren 11n

OHARRA: Familiak Seminarioko egoitzaren langileei eskertzen die beren laguntza.

Eskelak

Hil diren zumaiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke 943-86 15 56 telefono zenbakira deituta; bestela, idatzi zuzenean zumaia@ukt.eus helbide elektronikora.