1 2 »

Eskela

Hilaria Arregi Etxeberria

(Jose Oyarzabalen alarguna)

-Goian bego-

Atzo hil zen, 91 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.

Zenbat bizipen ta zenbat kontu
zure bizitzan barrena.
Hitza zen zure jostailua ta
zure lagunik onena.
Senarra galdu izanak sortu
zizun mina eta pena.
Orain batera har ezazue
betirako atsedena.

Maitasunez, etxekoak

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR, ASTEARTEA, arratsaldeko ZAZPIETAN, Azpeitiko SOREASUKO SEBASTIAN DONEAREN parroki-elizan gorpua bertan dela egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

Azpeitian, 2021eko abenduaren 7an

OHARRA: Hilbeila 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era Azpeitiko Carmona Tanatorion egongo da.

Eskelak

Hil diren zumaiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke 943-86 15 56 telefono zenbakira deituta; bestela, idatzi zuzenean zumaia@ukt.eus helbide elektronikora.