« 1 2

Eskela

Igor Zendoia Aginagalde

-Beti gurekin-

Santa Ageda egun honetan
izoztu zaigu arima,
goxotasuna emango digu
hireganako estimak.

Gure Jefea, lagun jatorra
eskuzabal ta zuzena,
irrifarrea sortarazteko
beti izan huan ahalmena.

Adiorik ez, Igor laguna
gure bihotzean hago,
irrifarrea ahoan eta
inoiz baino alaiago.

Scotland Free-ko lagunentzat beti izango haiz gure "jefe".

Hire koadrila

Zumaian, 2016ko otsailaren 6an

Eskelak

Hil diren zumaiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke 943-86 15 56 telefono zenbakira deituta; bestela, idatzi zuzenean zumaia@ukt.eus helbide elektronikora.