Atzo hil zen, 59 urte zituela.
Balentxi gure lagun maitea
atzera begiratzean
zurekin zenbat momentu eder
pasa dugun oroitzean
zure argia piztuta dago
jende onaren etxean
xumea zinen lagun artean
erraldoia bihotzean
zure kantuak jarraituko du
gutariko bakoitzean
Zumaiako zure lagunak
Zumaian, 2023ko urtarrilaren 15ean