Zenbat momentu eder igaro
ote ditugu batera
Mahai jokotan ta txiste kontatzen
ez zenun galtzen aukera
Umore ona izan da zure
bizi hontako bandera
Hori guztia eredu hartuta
segi nahi dugu aurrera
Gure artetik urrundu arren
gurekin biziko zera.
Maio, Jexux, Oinatz, Ihintza, Maite eta June.
Azpeitian, 2022ko abuztuaren 28an