« 1 2 3

1. Urteurrena

Inaxi Letamendia Goenaga

2025eko martxoaren 29an hil zen, 94 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.

Arantzazu zure eredu,
eta Arantzazu bezala,
magal goxo, baketsua,
bilgune, maitasun kabi zinen,
denori irrifar txikia eta harrera zabala eskeiniz.
Arantza gabeko Arantzazu zinen.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela DATORREN IGANDEAN, hilak 29, eguerdiko HAMABI ETA ERDIETAN, Azpeitiko SOREASUKO SEBASTIAN DONEAREN parrokiaelizan egingo den urteurreneko mezara. Aldez aurretik, mila esker.

Azpeitian, 2026ko martxoaren 26an

Eskelak

Hil diren zumaiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke 943-86 15 56 telefono zenbakira deituta; bestela, idatzi zuzenean zumaia@ukt.eus helbide elektronikora.