1 2 »

Eskela

Inazio Eizagirre Amenabar

Neguko gau hotzean joan zara
eta malkotan gaude begira zeruari.
Senar, aita eta attitte fin
izan zara Olazabaltxoko gidari.
Bizitza guztian landu dituzun lurrek
eman dute uzta eder eta ugari.
Zure inguruan izan dugu beti
zenbat kontu, jakintza eta istori.
Agur esatea tokatzen zaigun arren
guretzat beti gordeko dugu hori.

Asko maite zaitugu, attitte.

Bilobak: Josu eta Enara, Unai eta Irati, Lore eta Oier, Irene eta Omar, Ainhoa eta Julen, Jon eta Ihintza, Ania eta Irati; birbilobak: Aratz, Unax, Jule, Alaia eta Xabat.

Azpeitian, 2023ko otsailaren 9an

Eskelak

Hil diren zumaiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke 943-86 15 56 telefono zenbakira deituta; bestela, idatzi zuzenean zumaia@ukt.eus helbide elektronikora.