« 1 2

Eskela

Inazio Izpizua Bidasoro

-Goian bego-

Atzo hil zen, 68 urte zituela. 

Zenbat hitz aspertu, zenbat kontu, zenbat barre, zenbat egiteko eta zenbat ilusio   kalerik kale bueltaka elkarrekin eta bankiñeko eserialdi luze haietan, Inazio. Beti izango diagu gogoan hire umorea, hire barrea, eta garai bateko hainbat kontu eta balentria guztion gogora ekartzeko abilidadea.

Ez adiorik, Inazio, beti izango haugu gure gogoan.

Betiko hire lagunak.

Zumaian, 2020ko maiatzaren 8an

Eskelak

Hil diren zumaiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke 943-86 15 56 telefono zenbakira deituta; bestela, idatzi zuzenean zumaia@ukt.eus helbide elektronikora.