1 2 3 4 5 6

Eskela

Izaskun Alberdi Azkue

-Goian bego-

Gaztetatikan hi saiatu haiz
bizitzari gogor heltzen,
mendira igoz, danborra joaz
Sansebastianak gozatzen,
afari eta parranda denak
irrifar batez argitzen.
Goxotasunez segiko dinau
mila une eder oroitzen
eta hik jarraitu izar artetik
gure kuadrilla zaintzen.

Kuadrillakuek

Azpeitian, 2025eko irailaren 18an

Eskelak

Hil diren zumaiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke 943-86 15 56 telefono zenbakira deituta; bestela, idatzi zuzenean zumaia@ukt.eus helbide elektronikora.