« 1 2

1. Urteurrena

Jose Antonio Aizpuru Izuzkiza

2023ko abuztuaren 12an hil zen, 67 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.

Oraindik ere hartu ezinda
nahizta gabiltza tamaina,
galdu baigenun zure irria
eta poztasun usaina,
ezaba ezina baita osaba
utzi zenuen orbana,
muxu haundi bat zauden lekura
merezia alajaina,
eman zeniguzun guztiaren ondoan
gutxi da baina

Zure familia.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuegu eta arren etor zaiteztela DATORREN IGANDEAN, hilak 11, goizeko HAMARRETAN, Errezilgo MARTIN DEUNAREN parrokia-elizara. Aldez aurretik, mila esker.

Errezilen, 2024ko abuztuaren 8an

Eskelak

Hil diren zumaiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke 943-86 15 56 telefono zenbakira deituta; bestela, idatzi zuzenean zumaia@ukt.eus helbide elektronikora.