« 1 2

Eskela

Jose Gomez Corrales

-Goian bego-

Gaur hil da, 70 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.

Bere semea: Iñigo; gurasoak: Benito (†) eta Andrea (†); anai-arrebak: Tina eta Luis (†), Manuel (†) eta Mª Luisa, Mª Josefa eta Leonardo, Ines eta Eduardo, Isabel, Miguel (†), Benita eta Jose Ramon, Juan Antonio eta Maribi; ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete, eta arren etor zaiteztela BIHAR, ASTELEHENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, Azkoitiko ANDRE MARIAREN JASOKUNDEAREN parrokian gorpua bertan dela egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

Azkoitian, 2025eko otsailaren 9an

OHARRA: Hilbeila BIHAR, ASTELEHENA, 16:00etatik 18:30era AZKOITIKO BEILATOKIAN izango da. Errosario Santua 18:45ean elizan bertan errezatuko da.

Eskelak

Hil diren zumaiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke 943-86 15 56 telefono zenbakira deituta; bestela, idatzi zuzenean zumaia@ukt.eus helbide elektronikora.