1 2 »

Eskela

Josefa Etxebeste Otegi

(Marzelinoren eta Jose Luisen alarguna)

-Goian bego-

Gaur hil da, 84 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.

ZU IZAN ZARA FAMILIAKO BATASUN ARDATZ NAGUSI
MAITATZEN ETA MAITEA IZATEN GUZTIORI ERAKUTSI
BIDE ZUZENA EGIN ZENDUEN ETA ARRASTOAK UTZI
BIZITZAREKIN LOTZEN ZINDUEN ARDATZA EZIÑAK HAUTSI
MILA ESKER TA BETIRA ARTE, MALKO GARRATZ ETA GUZTI
ZURE IRRIPARRA GORDEKO DEGU TA IZARRETAN IKUSI

Seme-alabak: Joxean, Pili eta Patxi (†), Mikel eta Marife, Inaxio eta Ingrid, Felix eta Irene, Izaskun eta Pako, Marijo eta Julio, Amaia eta Xebastian. Bilobak, birlobak eta gainerako senideak.

Jakinarazten dizuegu hiletak ETZI, ASTELEHENA hilak 11, Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokian izango direla, arratsaldeko ZAZPIETAN. Aldez aurretik, mila esker etortzeagaitik.

Azpeitian, 2023ko abenduaren 9an

OHARRA: Hilbeila senitartean egingo da.

Eskelak

Hil diren zumaiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke 943-86 15 56 telefono zenbakira deituta; bestela, idatzi zuzenean zumaia@ukt.eus helbide elektronikora.