« 1 »

Eskela

Juan Treku Ayerbe

-Goian bego-

Gaur hil da 71 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.

Haren emaztea: Merche Larrañaga; seme-alabak: Leire, Ion eta Maider; bilobak: Telmo, Ane(†), Malen, Ander; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak eta gainerako ahaideak.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR arratsaldeko SEIAK ETA ERDIETAN, SAN JOAN BATAIATZAILEA-AITA FRANTZISKOTARRAK elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker.

Zarautzen, 2022ko abenduaren 28an

Oharra: Hilbeila ZARAUTZ MEMORA (Abendaño) beilatokian egongo da bihar OSTEGUNA 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 17:30era. Gorpu laguntza familia artean izango da.

Eskelak

Hil diren zumaiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke 943-86 15 56 telefono zenbakira deituta; bestela, idatzi zuzenean zumaia@ukt.eus helbide elektronikora.