« 1 »

Eskela

Juana Mari Arambarri Elorza

'Juanita Erreka'

(Luis Zuazolazigorragaren alarguna)

-Goian bego-

Gaur hil da, 92 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.

Bere alabak: Arantxa eta Pedro Akizu, Begoña eta Aitor Arizti, Irune eta Jose Tena; bilobak: Ruslan, Josu eta Ane, Maialen eta Jose, Jone, Asier, Mireia eta Ricky, Joseba; birloba: Maia; anai- arrebak: Jose Mª eta Mª Jesus, Venancio eta Mila; ezkon anai- arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideek.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete, eta arren etor zaiteztela BIHAR, OSTIRALA, arratsaldeko SEIETAN, Azkoitiko ANDRE MARIAREN JASOKUNDEKO parroki elizan gorpua bertan dela egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

Azkoitian, 2023ko martxoaren 30ean

Oharrak: Hilbeila bihar, OSTIRALA, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 17:30era Azkoitiko Beilatokian egongo da. Arrosario Santua 17:45ean Parroki bertan errezatuko da.

Eskelak

Hil diren zumaiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke 943-86 15 56 telefono zenbakira deituta; bestela, idatzi zuzenean zumaia@ukt.eus helbide elektronikora.