Malkoak ez dira urruti
berri txarra jasotzean
zerua ilun jarri da
triste udazken hotzean
Inpernupeko goxoan
eta topa bakoitzean
igarotako uneak
nostalgiaz oroitzean
preso daudenen aldeko
elkartasuna lantzean
biharko Euskal Herria
zutitu ta askatzean
Lierni egongo zara
beti gure bihotzean
Zumaiako Ezker Abertzalea
Zumaian, 2024ko urriaren 4an