1 2 3

Eskela

Lorenzo Aranberri Egaña

Haize epelak Endoia gaina
laztantzearekin batera,
nahi ez genuen albiste txar bat
etorri zaigu gurera,
itzali baita zure irria,
zure maitatzeko era.
Segi izaten, zauden lekuan,
orain arte zinen bera.
Bidaia ona izan aittona,
berriz elkartuko gera.

Bilobak eta birbilobak

Arrogoian, 2026ko maiatzaren 22an

Eskelak

Hil diren zumaiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke 943-86 15 56 telefono zenbakira deituta; bestela, idatzi zuzenean zumaia@ukt.eus helbide elektronikora.