« 1 »

Eskela

Manuel Olazabal Peñagarikano

Atzo hil zen, 88 urte zituela. 

Oilagorretan eta erbitan,
kartatan edo pelotan,
kamioiakin haruntz ta honuntz
pentsutan edo lastotan.
Agur osaba Manuel agur…
begiak negar malkotan.
Beti bizirik egongo zera
Agiña aldeko txokotan.

Agiñako ilobak

Haren aldeko hileta elizkizuna BIHAR, ASTEARTEA, arratsaldeko BOST ETA ERDIETAN izango da, ARAMAko SAN MARTIN parroki elizan.

Beizama-Araman, 2025eko urriaren 13an

OHARRA: Gorpua Beasaingo GOIERRI BEILATOKIAN egongo da GAUR, ASTELEHENA, 15:30etik 19:00etara eta BIHAR, ASTEARTEA, 10:00etatik 12:30era.

Eskelak

Hil diren zumaiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke 943-86 15 56 telefono zenbakira deituta; bestela, idatzi zuzenean zumaia@ukt.eus helbide elektronikora.