1 2 3 »

Eskela

Maria Ibarluzea Iturralde

-Gugan bego-

Orexan jaioa zara
Naparruko kastaduna
Iertzara etorrita
sortu dezu erresuma
emakume baserritar
langile arduraduna
baratza zein ikulluan
atzo arte gogoz jarduna
zu alboan eukitzea
izan da kriston fortuna
eskerrikasko bihotzez
da esan nahi dizuguna
eredu bikaina zara
gure amama kuttuna
segiko dugu bidea
erakutsi diguzuna.

Bilobak: Haizea eta Ekaitz, Itxaso eta Unai, Aritz eta Agurtzane, Jon eta Eider, Aitor eta Anne, Mikel. Birbiloba: Lur.

Urrestillan, 2022ko abuztuaren 10ean

Eskelak

Hil diren zumaiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke 943-86 15 56 telefono zenbakira deituta; bestela, idatzi zuzenean zumaia@ukt.eus helbide elektronikora.