« 1 »

1. Urteurrena

Mariano Uzkudun Aizpuru

'Argindei'

2025eko ekainaren 10ean hil zen, 74 urte zituela. 

Nola mendien sorrerak ditun
talka bortitzak oinarri
zure galerak ere halaxe
lurrikara du ekarri
bizitzan baikor ta umoretsu
errauts artean pizgarri
nolanahi ere bihurtu zara
bihotz askoren ongarri
urrats bakoitzak horregatik du
oroitzapen bat aldarri
iraganak ta etorkizunak
oraina dute lokarri
maitasunezko aterpe sendo
baten babesa uztarri
guk Argindeitik kantatzen degu
zuk Ernio dantzan jarri!

ETXEKOAK

Bere aldeko urtemeza, IGANDEAN, HILAK 14, 10:00etan egingo da Errezilgo Martin
Deunaren parrokia elizan.

Errezilen, 2026ko ekainaren 8an

Eskelak

Hil diren zumaiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke 943-86 15 56 telefono zenbakira deituta; bestela, idatzi zuzenean zumaia@ukt.eus helbide elektronikora.