Pablo, malkoak lagun dauzkagu
gaur Gure Borda barruan,
hutsune handi bat utzi baituzu
lagun guztien ondoan.
Baina kantuak eta algarak
baditugu gure gogoan,
beti bizirik egongo zara
gure elkarteko txokoan
Aizarnazabalen, 2026ko ekainaren 14an