1 2 3 4 5 6 7 8

Eskela

Patxi Garate Samaniego

-Goian bego-

Nolatan argitu dezake negu hontako egun berri batek,

pakeoso eta arrunt, horrelako gizon on baten arrastoak ilunpean utzita.

Nolatan izan daiteke bizitza hain krudela, hain kupidarik gabea,

bihotza eta arroxa zuen lankide bati jarraitzea eragotzita.

Nola egingo diogu aurre bapateko hutsune honi,

tristura etorri ezinik dabilenean, amorrua bazter batean etsita.

Tinbre hotsa dabil pasilloetan, nun hao Patxi?

gu joango gaituk hire izenean, irrifarrea ahoan orratz arroxez josita.

Ospitaleko zure lankideak

Azkoitian, 2024ko azaroaren 30ean

Eskelak

Hil diren zumaiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke 943-86 15 56 telefono zenbakira deituta; bestela, idatzi zuzenean zumaia@ukt.eus helbide elektronikora.