1 2 3 4 5 6 7

Eskela

Roxa Oiarzabal Lizaso

(Pedro Mari Aranbururen alarguna)

-Goian bego-

Atzo hil zen, 84 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.

Zu eredu,
unerik latzenetan ere bizitzari
begiratu diozulako parez pare,
beti aurrera,
izan zara ausarta.
Familian eta lagunartean,
inguruko mendietan,
itsasoko olatu artean,
gozatu duzu bizitzaz,
eta umorez busti dituzu gureak.
Betiko gure bihotzetan,
tia Roxa, segi dantzan.

Felipetar ilobak

Azpeitian, 2026ko urtarrilaren 1ean

Eskelak

Hil diren zumaiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke 943-86 15 56 telefono zenbakira deituta; bestela, idatzi zuzenean zumaia@ukt.eus helbide elektronikora.