2026ko udal aurrekontuak hobetzeko hamar proposamen aurkeztu ditugu, 1.028.000 euroko inbertsioarekin. Proposamen horiek udalerriko bizimoduaren funtsezkoak iruditzen zaizkigun hainbat alderdi hobetzeko diseinatuta daude, hala nola, herritarren parte-hartzea, mugikortasunaren iraunkorrean, azpiegituren hobekuntza eta kolektibo ahulenei laguntzea.
Proposamenak funtsezko arloetan oinarritzen dira, hala nola mugikortasun iraunkorrean, azpiegitura publikoen berrikuntzan, kirolean, kolektiboen ongizatean, etxebizitzan eta udal-ondarearen kudeaketan. Ezinbestekotzat jotzen dugu 2026ko aurrekontuak herritarren benetako beharrak islatzea, eta, horretarako hurrengo ekitaldian gauzatzea ahalbidetuko luketen zenbait proiektu eta neurri zehatz eta bideragarri proposatu ditugu.
Hamar hobekuntza proposamenen artean, honako hauek nabarmentzen dira:
Herri partehartzea eta gardentasuna:
- 5.000 euro, osoko bilkurak grabazioen eta streaming bidez zuzenean jarraitzeko aukera gaitzeko. Eskubide hori funtsezkoa da herritarrak une oro informatuta egon daitezen.
Mugikortasun planeko ekintzak
- 140.000 euro tren geltokian, kiroldegian eta Amaia plaza bezalako funtsezko puntuetan bizikletentzako aparkaleku-sarea handitzeko eta indartzeko.
- 30.000 euro karga elektrikoko puntuak instalatzeko, mugikortasun berdea sustatzeko eta etxeetan edo lantokietan kargarik ez dutenei estaldura emateko.
Kale azpiegiturak:
- 200.000 euro herriko haur parkeak berritzeko.
- 56.000 euro Zumaiako gune estrategikoetan komun publikoen zerbitzuak berritzeko eta hobetzeko.
Kirola:
- 90.000 euro kiroldegiko gimnasioko eta Itsas kiroldegiko makineria berritzeko. Premiazko ekintza da, egungo ekipoak egoera txarrean baitaude.
Kolektiboen ongizatea:
- 200.000 euro, Hogarrean aire girotua instalatzeko, 2024ko martxoko Osoko Bilkurak larrialdi klimatikoaren testuinguruan beroaren aurkako babesguneak sortzeko aho batez hartutako erabakia betez.
- 92.000 euro ikuspen txikiko eremuetan argiztapen publikoaren intentsitatea handitzeko, bide publikoaren segurtasuna hobetuz.
Etxebizitza:
- 200.000 euro lurrak erosteko eta babestutako etxebizitzen ekimenak bultzatzeko, hazten ari den gure udalerrian etxebizitza eskuratzea errazte aldera.
Udal ondarea:
- 15.000 euro udal eraikinak aztertzeko, Udalaren jabetzak katalogatzeko eta behar bezala erabiltzeko.
Azpimarratu nahi dugu proposamen horiek beharrezkoak direla zumaiarren bizi kalitatea hobetzeko, aurrekontua udalerriaren benetako beharretara egokituz. Neurri horiekin, uste dugu Zumaiak jauzi kualitatibo bat eman dezakeela arlo askotan, azpiegitura, mugikortasuna, ongizatea eta herritarren parte-hartzea hobetuz.