Argazkian daudenak zein diren? Hemen erantzuna!

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Zaharrak Berri ataleko azken sarreran, abuztukoan, argazkian agertzen ziren neska-mutilak zein ziren galdetu zuen hedabide honek. Bada, hona hemen erantzuna.

Euskal Jai Egunari lotutako eduki bat sartu zuen hedabide honek Zaharrak Berri atalean. Amaieran, eskaera bat egiten zuen: inork argazkian ateratzen ziren pertsonak zein ziren bazekien, mesedez, esateko.

Bada, Pedro Etxabek eman du erantzuna: "Zutik, ezker-eskuin: Mari Karmen Zendoia, Mari Tere Alberdi, Mari Nieves Zendoia, Ana Mari Garate, Mertxe Unanue, Mari Antonia Lazkano. Makurturik: Fermin Azkue, Rosa Mari Urbieta, Jesus Aizpurua, Pello Etxabe, Augusto Urbieta, Mari Nieves Alberdi, Rosario Alkorta, X.X., Andres Etxeberria, Joxe Azkue, Maria Isabel Etxabe, Maribel Eizagirre".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide