Sorturen herri batzarra larunbatean

Zumaiako Sortuk herri batzarra egingo du larunbat honetan, hilak 23, Forondan. Sorturen Nazio Kontseiluak kongresurako landutako 'Herrigaia' ponentzia aurkeztuko digu bertan Aritz Arzallus Nazio Kontseiluko kideak. Sorturen datozen urteetako norabidea eta jarduna markatuko duten ildo politikoa eta antolaketa eredua jasotzen ditu ponentzia horrek.

Ponentziaz eztabaidatzeko aukera izango dugu saioan, eta kongresuaren inguruko xehetasunak ere emango dizkiegu bertaratutakoei. Joateko asmoa dutenek zumaia@sortu.eus helbidera idatzi beharko dute.