Herrigile handia izan da Abelin, Zumaian euskararen, kulturgintzaren eta Euskal Herriaren alde neurtu ezinezko lana egi duena, diktaduraren beltzenean hasi eta sasidemokrazian jarraitu zuena. Bere konpromiso politikoak eta hautu abertzaleak tortura basatiak jasatera eraman zuen Abelin, beste zumaiar asko bezala.
Abelinek nahiko lukeen bezala, euskaraz eta alai bezain borrokalari jarraituko dugu bere belaunaldiak zabaldu zuen bidean, Euskal Herria askatu arte.
Agur eta ohore, Abelin.