Bidegurutze eta tentsio ekosozial horietan arakatu du Jokin Bergara soziologoak Adaxka lehorrak. Talka ekosozialaren biharamun politikoak liburuan: "Saiatu naiz krisi ekosozial horri Euskal Herritik begiratzen, eta gure herrian zabaltzen diren tentsio nagusien inguruan pentsatzen. Liburuxkak egiten duena da helduleku batzuk eman begirada ekosozial batetik auzi hau guztia pentsatzeko, eta gure buruei tresna batzuk eman etorriko zaizkigun afera politiko ezberdinen aurrean kokatzeko".
Funtsean, krisi ekosozialaren aurrean ortzimuga kolektibo desiragarriak sortzeko borroka politikoaren eta ideologikoaren garrantzia nabarmentzen du egileak, eta ariketa hori egiteko hainbat gako ematen. Bere gogoetak zumaiarrokin partekatuko ditu, solasaldi batean, Zumaiako Sortuk antolatutako Arnas luzez solasaldien barruan. Urtarrilaren 17an izango da, 18:30ean, Alondegian. Gaiarekiko interesa duen guztiei bertaratzeko deia egiten dizuegu.