Txiki eta Otaegiren omenezko ekitaldira joateko autobusa antolatu du Sortuk

Erabiltzailearen aurpegia Sortu Zumaia

Txiki eta Otaegiren pankarta, Zarauzko estropadetan. (Sortu)

11:00etan abiatuko da autobusa Kantauritik, eta behin ekitaldia amaitutakoan itzuliko da Iruñetik, 20:00 aldera.

Irailaren 27an mende erdi beteko da Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Euskal Herriaren askatasun egarria itotzeko helburua zuten fusilamenduek, baina ez zuten lortu. 50 urtera, frankismoak lotuta eta ondo lotuta utzi (nahi) zuen korapilo hura askatzeko unea dela aldarrikatuko dugu milaka lagunek Iruñeko Anaitasunan. 

Zumaiatik bertara joateko autobusa antolatu dugu, getariarrekin batera, eta egun osoko plana egiteko aukera eman nahi dugu. Horregatik, 11:00etan abiatuko da autobusa Kantauritik, eta behin ekitaldia amaitutakoan itzuliko da Iruñetik, 20:00 aldera. Dagoeneko eman daiteke izena Inpernupen edo lotura honetan.

Izena eman eta irailaren 27an beste milaka lagunekin batera Anaitasuna betetzera animatzen zaitugu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide