Taosako igerilariek Deban bukatu dute denboraldia

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2015ko ira. 28a, 15:24

Asteburuan amaitu dute igeriketa denboraldia Taosa taldeko kideek. Mutriku eta Deba artean jokatzen den Flysch Beltza zeharkaldian hartu dute parte.

Itsasoaren egoera zela eta, arratsaldeko 15:00etan Gurutze Gorrikoen gomendioak jarraituz antolakuntzak zeharkaldia Deba ibaian egitea erabaki zuten. Hau horrela, parte-hartzaileek Debako portuan hasi eta itsasaldera egin behar zuten igeri, ondoren Debako zubi berriraino joan eta berriz ere portura joan. Zirkuitu honi bi itzuli eman behar zitzaizkion proba luzea egiteko, bakarra motza egiteko.
 
Proba itsasoan gogorra bazen, ibaian ez zen gutxiagorako izan, San Migeletako marea biziek sortutako korronte biziek igerilarien lana asko zaildu baitzuen.
 
Bi probetan hartu zuten parte zumaiarrek eta korronteak jarritako zailtasunei aurre bikain egin zien.
 
Honako hauek izan ziren zumaiarren denborak:
 
Proba luzea (6.500 metro)
Agustin Aizpurua 2:08:27
Xabier Albizu 2:12:30
Xabier Galarraga 2:15:09
Cristina Martinez 2:18:40
Elena Apeztegi 2:38:11
 
Proba motza (3.000 metro)
Larraitz Osa 1:47:49
 
Proba hau bukatuta, orain atsedenerako denbora izango dute pare bat astean, jarraian hurrengo denboraldia prestatzen hasteko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide