Taosa igeriketa taldeko haurren estreinaldia

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2017ko urt. 11a, 11:52

Asteburu honetan emango diote hasiera Taosa Igeri Taldeko haurrek denboraldiari. Bi hilabete daramatzate gogor entrenatzen eta lehiaketan estreinatzeko ordua heldu zaie. Azpeitiko igerilekuan izango da proba larunbatean, 16:00etan eta 20 haur inguru joango dira estilo eta distantzia askotariko probatan parte hartzera.

Haurrentzat ez ezik, Taosa Igeri Taldearen estreinaldia ere izango da igerilekuko lehiaketa batean. Aurtengo denboraldiko helburuetako bat zen Zumaiako haurrek lehiaketetan parte hartu ahal izatea eta eskola-kiroleko fitxek eskeinitako abagunea tarteko, umeekin astean behin elkartu eta txapelketetarako prestatzen jardun gara ostiralero ordu bateko saioetan.

Azpeitian burutuko den jardunaldi honetan, honako proba hauetan hartu ahal izango dute parte igerilariek:

2008. urtean jaiotakoak, 50 metro libre.
2007. urtean jaiotakoak, 100 metro libre.
2006. urtean jaiotakoak, 100 metro libre eta 50 metro bizkar.
2005. urtean jaiotako mutilak, 200 metro libre eta 50 metro bizkar.

Horiez gain, errelebotan ere arituko dira igerilariek. 2007 eta 2008. urteetan jaiotakoak 6x50 metro bizkar mistoa eta 2005 eta 2006. urteetan jaiotakoak berriz, 4x50 tximeleta eran.

Taldearen hurrengo helburuen artean aurkitzen da federatzea eta, bide batez, Zumaian igeriko talde honen eskutik haurrek igeriketan jarraitu nahi izanez gero, aukera herrian bertan izatea. Horretarako, bai Udalaren zein Kirol Patronatuaren laguntza handiagoa eskatzen dugu, lehen pausoa ematea ez baita erraza eta taldeak orain arte ez baitu babes handiegirik jaso erakunde hauen eskutik.

Zorte on haur guztiei estreineko proban eta disfrutatu!!!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide