Eguraldiak lagunduta eta bertara gerturatu ziren lagunen animoez, Taosako txikienek urte honetan zehar hartu duten esperientzia erakutsi zuten. Adinaren arabera hiru taldetan banatu eta guraso zein taosako kideak aldamenean laguntzeko prest zituztela, nahiz eta ez zuten hauen laguntza asko behar izan, izugarrizko maila azaldu zuten haurrek oraingo hontan ere.
Asteburuan zehar nabarmen geratu zen igeri egiteko maila handia dagoela Zumaian. Udaran pilak kargatu eta irailean berriz gogotsu ekingo diote denboraldi berriari entrenamenduez.
Lagun taldean igerian disfrutatzeko prest dagoen orori, taosa igeri taldeko partaide izatera animaitzen dute, ongi etorriak izango zarete! Giro ona eta horrelako egun politak ziurtatuta dira !!!!