Kanpotik itsasoak lasai zegoela zirudien arren, egoera bestelakoa zen igeri egiteko. Zumaiako igerilariek, itsaso mugituari aurre eginda, hiru kilometrotako ibilbidea osatu zuten denek, denbora bikainak lortuz.
Bikain hasi dute denboraldia Zumaiko igerilariek, eta nola hasi gainera! Emakumeetan bigarren postua lortu zuen Taosako kide den Carmela Peñalbak. Bere lehen zeharkaldia zuen arren, indar guztiekin ekin zion, bigarren postua lortuz, Nerea Murua zarauztarraren Atzetik. Leire Ceciaga azpeitiarrak osatu zuen podiuma. Esperientzia eta garra handiko bi emakume ditugu hauek, baina Carmelak gaitasun handiak ditu eta Taosako kideak ziur daude aurten hor izango dela podium batean edo besten gerra ematen! Beraz argi neska! Gogor datoz eta Taosako kideak!!!
Aipatzekoa da zumaiar guztiek denbora oso onean burutu zutela Mutriku-Debako itsas zeharkaldia. Jarraitu horrela neska-mutilak!
Hemen dituzue Zumaiarren denborak:
- Jon Ulazia Aramendi: 39:55
- Carmela Peñalba Aguirrezabalaga: 44:30
- Xabier Galarraga Dominguez: 47:04
- Juan Jose Osa Olaizola: 51:37
- Joseba Etxabe Manterola: 54:01
- Gaizka Alvarez Argarate: 55:05
- Ivan Larrañaga: 56:09
- Arantxa Olaizola Albizu: 54:19
- Xabier Albizu Zulaica: 56:38
- Imanol Zuazobide Egaña: 57:13
- Eneko Leonet Arrieta: 57:31
- Jon Argoitia Uria: 58:02
- Itxaso Aguirrezabalaga Ruiz de Azua: 58:07