Hasiera bateko asmoa, San Nikolas uharteari itzulia eman eta Isuntza hondartzan amaitzea zen. 1.900m-ko ibilibidea gutxi gorabera. Baina, astebururako emanda zegoen iragarpena ikusita, garbi zegoen ez zela posible izango bide hori egitea 3.6m-ko olatuak, haizea eta eguraldi zakarra zeudelako iragarrita.
Eta hala izan zen. Azkenik, 1.600m-ko ibilbide alternatibo bat egin zuten olatu, haize eta euri azpian.
Zeharkaldia orduerdi atzeratu zuten, antolatzaileek arazoak izan zituztelako. Izan ere, ibilibidea adierazten duten buiek ihes egiten zuten olatu eta haize zakarraren ondorioz.
800m-ko ibilbide zirkular bati 2 itzuli eman zizkioten igerilariek. Egoera ikusita, zumaiarrek garbi zuten olatuekin borrokatu beharko zutela uhartera gerturatzeko.
Baina oraingoan ere bikain amaitu zuten zeharkaldia pozik eta gustora egindako lanarekin. Bikain ere! Ion Ulazia zumaiarrak 20:11 denboorarekin garaiapena lortu baitzuen bere mailan!!! Eta 3. postuan geratu zen sailkapen orokorrean. Zorionak Ion!!
Hemen dituzue zumaierren denborak:
- Ion Ulazia Aramendi 20:11
- Joseba Amilibia Aranburu 25:23
- Ramon Egiguren Golmaio 27:02
- Joseba Etxabe Manterola 27:55
- Eneko Ibar Eizaguirre 28:06
- Nekane Agirre Aramendi 28:14
- Jon Argoitia Uria 28:55
- Deñe Izaga Yeregui 28:57
- Eneko Leonet Arrieta 29:57
- Itxaso Aguirrezabalaga 30:18
- Ane Iruretagoiena Lopetegi 34:05