Igerilariak bi mailatan banatu zituzten. Batetik, nagusiak edo 2002 urtera arte jaiotako neska-mutilak, 1.600 metro egin zituztenak. Eta bestetik, 2002. urteaz geroztik jaiotako gazteak. Azken hauek 600 metro egin zituzten.
Beste behin ere bikain aritu ziren guztiak, bai nagusi eta baita gaztetxoenak ere. Podiuma Taosako kolore laranjaz bete zuten zumaiarrek. Aipatzekoak, neska seniorretan Carmela Peñalbak lortutako bigarren postua 23:15eko deborarekin, eta bestalde, mutil masterretan Mikel Mangasek lortutako garaipena 20:36ko denborarekin eta Ion Ulaciaren bigarren postua 20:38ko denborarekin. Zorionak denoi!!
Hemen dituzue zeharkaldian parte hartu zuten zumaiarren denborak:
NESKA GAZTEAK (600m):
June Argoitia 8:44
Alba Suarez 9:45
NESKAK (1600m):
Carmela Peñalba 23:15
Libe Aizpuru 27:31
Arantxa Olaizola 27:42
Deñe Izaga 31:42
Itxaso Aguirrezabalaga 31:45
Larraitz Osa 31:45
MUTILAK (1600m):
Mikel Mangas 20:36
Ion Ulacia 20:38
Mikel Olasagasti 24:07
Xabier Galarraga 24:10
Jon Argoitia 28:26
Javi Gomez 28:42
Manex Elola 28:48
Josu Goyogana 29:33
Ander Manterola 30:53
Iñaki Zubimendi 36:55
Zumaiako igerilariak egurrean eta ilusioz dabiltza denboraldi honetan. Hurrengorako ere gogotsu ikusten ditugu, igerilariontzat garrantzitsuena den urteko zitarako, Getaria-Zarautz itsas zeharkaldirako, hain zuzen ere. Zumaiar ugari espero da bertan gerra ematen! Animo!