Zergatik hasi igeriketan Taosa Igeri Taldean? Galdera hori erantzutea oso erraza da, entrenatzaile baten ardurapean, bertara gerturatzen diren gaztetxo guztien igeriketa maila hobetzeaz gain, talde giroan igeriketako estilo guztiak menperatzea lortuko baitute eta aldi berean, lehiaketa ezberdinetan (pistinan zein itsasoan) parte hartzera bideratu.
Denboraldia Urriak 2an hasiko dugu, eta esku zabalik hartuko zaituztegu. Honakoak dira denboraldiaren nondik norakoak:
- Hiru hiruhileko izango lirateke, guztira 9 hilabete: Urrian hasi eta Ekainan amaitu
- Hiruhileko kuota izango da eta hori izango da gutxienekoa
- Entrenamenduen ordutegia (Kiroldegiak ordu hauetan utzi digu pistinako kale 1):
- Astelehenetik Ostegunera 19:00-20:30
- Ostirala 17:00-18:00
- Gutxieneko maila bat eskatuko da (igerian ikasteko Kiroldegiko kursilloak daude)
Nola sartu TAOSAn? Oso erraza da. Kiroldegian izango da orrialde bat eta hori bete beharko da honako datu hauekin:
- Izen-abizenak
- Jaioteguna
- Entrenatzeko libre duten eguna eta ordua
- Kontakturako telefono zenbakia
Behin-behineko zerrenda dugunean eta ordutegiak moldatzen ditugunean, guztiei deituko zaie eta bilera egun bat zehaztuko dugu Irailerako. Bilera irekia izango da eta denboraldiaren nondik norakoak zehazteaz gain, zalantza guztiak argitzen saiatuko dara. Lehenago informazioa jaso nahi izanez gero edo dudarik baduzue, deitu zenbaki honetara: 657 704 381 Imanol
Anima itzazu zeure lagunak, lagun artean askoz atseginagoa baita.