Parte hartzaileek jakin beharrekoak:
- Dortsalak, txipa eta igerilariaren poltsa jasotzeko ordutegia: 9:30 - 12.00, Arranplan (helmuga puntuan).
- Kontsignak: Bi kontsigna egongo dira, igerilariaren aukeran. Bat helmuga puntuan eta bestea Itzurun Hondartzan.
- Dutxak: Dutxa bat dago helmuga puntuan, baina ur berotan dutxatu nahi duenak aukera izango du dutxa beroa hartzeko, Zumaiako Aita Mari Arraun klubean. Helmugatik 500 metrora.
- Erlojuak: Aurtengo ia zeharkaldi guztietan bezela, Espainiako Ur irekietako Federazioko araudia jarraituz, DEBEKATUA dago, erlojuak edo beste gailu digitalik erabiltzea.
- Bainujantziak: Bainujantzien erabilera dela eta FINAren arautegian agertzen dena jarraituko da. EZ DA onartuko neopreno dun bainujantzirik.
- Ibilbide guztia, itsasontzi eta piraguen babespean egongo da.
- Ohar garrantzitsuena : DERRIGORREZKOA DISFRUTATZEA!! festa giroa ziurtatuta dago eta!