Larunbatean Azpeitian jokatu zen benjamin eta KZL-ko testaren lehen jardunaldian, txikienek maila ezin hobea erakutsi zuten. Ikusle ugari hurbildu zen Azpeitiko Izarraitz igerilekura probak ikustera, eta gure neska-mutilek ez zuten hutsik egin. Gehienek lehen aldia zuten txapelketa batean eta lehenengo uneetan urduritasuna eta beldurra nabarmena zen arren, uretara salto egin orduko, beldurrak alde batera utzi eta maila ezin hobea erakutsi zuten.
Azpeitian, Taosako 20 bat igerilariek parte hartu zuten. Legazpin, berriz, lau izan ziren parte hartu zuten alebin neskak. Kategoriaz igo dute aurten, eta zailtasuna handiagoa izan arren, maila oso ona erakutsi zuten.
Hemendik aurrera, hurrengo hitzordurako entrenatzen jarraituko dute gaztetxoek.
Azkenik, eskerrak eman nahi diegu Zumaiatik Azpeitiko eta Legazpiko proba ikustera hurreratu ziren guztiei. Arratsalde polita izan zen, ea horrelako beste asko bizitzeko aukera izaten dugun, haurrek merezi baitute.