Denboraldi hasiera ederra Bermeo Mundaka itsas zeharkaldian

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2018ko eka. 18a, 08:29

Astebukaera honetan hasi dute Euskal Herriko itsas zeharkaldien denboraldia Taosa igeriketa taldeko kideek Bermeo Mundaka itsas zeharkaldiarekin. 13 zumaiar izan genituen bertan larunbat arratsaldean itsaso mugituari aurre eginaz.

Lan ederra egin zuten partaide guztiek, eta aipatzekoak izan ziren Iñigo Uria eta Xabier Galarragak lortutako 3. eta 4. postuak neoprenorik gabeko kategorian. Txalotzekoa baita ere gure lagun Nerea Muruak lortu zuen garaipena! Jarraitu guztiak martxa honetan!
 
Bestalde, datorren larunbatean Taosa Igeri Taldeko txikienekin igerileku denboraldia amaitu eta zeharkaldien denboraldia hasteko Talaipe - Arranpla igeri saioa egindo dugu.
 
Denboraldia hasi besterik ez da egin eta astebururo izago dugu Taosako igerilarien berri.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide