Taosako igerilariak, Gipuzkoako onenen artean

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2018ko ira. 23a, 09:13

Mikel Mangas (hirugarrena ezkerretik) Ordiziako galako podiumean.

Taosako bi igerilari igo dira Ordizian egin den Gipuzkoako Igeriketa Galako podiumera. Mikel Mangas Gipuzkoako onena izan da master mailan, eta Isabel Sernak hirugarren amaitu du master+ mailan.

 



Jessica Vall eta Lidon Muñoz igerilari olinpikoek banatu dituzte sariak.

Podiumeko bi postu horiez gain, beste hiru igerilarik lortu dute zeharkaldien denboraldia aurreneko hamarren artean bukatzea: Deñe Izaga bosgarren izan da senior mailan, Arantxa Olaizola seigarren master mailan, eta Joseba Etxabe hamargarren master mailan. Taosako igerilariek daukaten maila onaren adierazle dira emaitza hauek.

Galako sari banaketaren amaitu da Taosarentzat itsas zeharkaldien denboraldia. Hilabetez atseden hartu ondoren, berriro hasiko dira igerilariak entrenatzen, hurrengo denboraldian berriro onenen artean izateko.

Isabel Serna (bigarrena ezkerretik) podiumean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide