Taosa Igeri taldeko seniorrek azaroaren 7an hasiko dituzte berriro entrenamenduak

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2018ko urr. 20a, 10:16

Itsas zeharkaldi denboraldia amaitu eta atsedenaldi txiki baten ostean, azaroaren 7an hasiko ditugu berriro entrenamenduak Lubaki kiroldegian. Pasa den urtean bezala, Ainhoa Murua eta Jon Unanue izango ditugu entrenatzaile modura. 

Taldekideentzat ez ezik, igerian aritu nahi duen persona orori zabaldu nahi diegu entrenamenduetarako gonbidapena. Horretarako, konpromisorik gabe, urriaren 25ean, osteguna 18:30ean, Frontoi berriko gimnasioan aurkezpen eta informazio bilera bat egingo da eta bertan emango zaie argibide eta azalpen guztien berri igerian hasi nahi duten orori (ordutegiak, entrenamendu sistema, kuotak, abantailak, txapelketak….).

Interesatuta dagoen orok bilerara agertu ezin badu edo dudarik balu taosaigeritaldea@gmail.com emailera idatzi eta zalantzak argituko dizkizuegu.

Bestalde, TAOSAko gaztetxoak orain dela hilabete hasi ziren entrenamenduekin. Aurten 70 igerileri baino gehiago ditugu gaztetxoen taldean. Eta berritasun aipagarri bezala, Ainhoa Murua eta Jon Unanue izango dituzte entrenatzaile moduan.

Beste urteetan bezela, nahi izanez gero aukera izango dute igerilekuko txapelketetan zein itsas zeharkaldietan parte hartzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide