Taosa Igeriketa Klubeko bi master Gipuzkoako Ur Irekietako podiumean

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba

Atzo arratsaldean Gipuzkoako Igeriketa Federazioko gala izan zen Donostian. Beste hainbat igerilariren artean, Taosa Igeriketa Klubeko bi kide saritu zituzten.

Emakumezkoen senior mailan, Estibalitz Arriola Azkuek bigarren postua lortu zuen, eta gizonezkoen master+ mailan, Joseba Etxabe Manterola hirugarren sailkatu zen. Igeriketan izandako konstantziaren fruitua izan da. Zorionak bikote!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide