Unax Etxabe, Espainiako txapelketara

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2024ko aza. 12a, 08:19

Espainiako txapelketara joatekoko gutxieneko marka lortu du Taosa igeri taldeko Unax Etxabek.

Asteburu honetan Irungo (Gipuzkoa) Artaleku kiroldegian jokatu da kimuen ligako lehenengo jardunaldia. Bertan, Taosako Igerilaria den Unax Etxabek Espainiako txapelketara joateko gutxieneko marka lortu du. Bere proba kutunean lortu du, gainera, 200 metro libretan, hain zuzen. 

Gogoratu behar da, Taosako Igerilari honek, aurreko urteko denboraldian Espainiako txapelketetara joateko bost gutxieneko marka lortu zituela: 50 metro libretan,100 metro libretan, 200 metro libretan (zazpigarren egin zuen Espainiako txapelketako finalean), 400 metro libretan eta 100 metro tximeletan.

Zorinak Unax Etxabe eta nola ez Taosa Igeri Taldeari egiten ari den lanagatik. Jarraitu lanean. Hau da bidea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide