Taosaren emaitza onak XXXV. Eibarko Gabon Kopa Igeriketako proban

Erabiltzailearen aurpegia Taosa igeri kluba 2024ko abe. 16a, 14:04

Hamabost domina eta errelebotako bi probak irabazita etorri dira Taosako igerilariak Eibartik.

Pasa den asteburuan XXXV. Eibarko Gabon Kopa igeriketa lehiaketan hartu dute parte Taosako igerilariek. 2012 eta 2016 urte artean jaiotako haurrak aritu dira lehian.

Bertan, oso maila ona erakutsi dute gainera. Hamabost domina lortu dituzte: sei lehenengo postu, bigarrengo bi postu eta zazpi hirugarrengo postu lortu dituzte igerilari gazteek.

Hori gutxi balitz 4x50 estilotako erreleboko bi bi probak irabazi dituzte.

ZorionakTaosa talde guztiari.

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide